XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Mark. - Ori ongi dago idiarentzat; baiña kristauarentzat, ezta urrik emanik ere! (Izaiña'ri): Zer derizkiozu, Izaiña adiskide?

Izaiñ[a] - Nik zer esango diot, ba, apaiz jauna?

Mark. - Zerbait esazu, beintzat... Ia mutilzar purrukatu au nolabait bide zuzenean sartzen degun.

Izaiñ[a] - Nik naikoa erakutsi det nere jokabidearekin. Ba-daki... iru aldiz ezkondua naizela.

Sat[ur] - Ta ez gure apaiz jauna bezela... kanpaiarenak egiten...
Mark. - Kanpaiarenak?
Sat[ur] - Bai, ba; besteoi barrurako deia egin, eta bera elizatik kanpora gelditu.

Mark. - Etzazula barrabaskeririk esan.

Sat[ur] - Kontu, ba, ezkontza kontu ori aitatu! Utzi bezait nere ontan pakean.

Mark. - Zure kazkar ortan argi pixkat sortu nai nuke, ordea. (Izaiña'ri): Esaizu benetan, Izaiña; ardi galdu onek uste duan bezin txarra al-da ezkontza?

Sat[ur] - Leku ederrera dijoa iñor zirikatzeko. Izaiña onek izan duan zoritxar etengabeekin; iru aldiz alargundutako gizona, alajaña!

Izaiñ[a] - (Pipertuta) Ni asmo onez ezkondu izan naiz beti. Gauzak okertu ba-zaizkit, nik zer egitea nai zenduten?